143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-478

Estación de Servicio Caparroso SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Área de servicio Caparroso SL.

Xedea: 33213 zenbakiko gasolindegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Caparroso (Nafarroa).

Gasolindegiko isurketak 1.700 m³-ko gehieneko bolumena du eta tratamendu hau jasoko du: hidrokarburoen 1 motako bi bereizgailu, bat kutsatuta egon litezkeen euri-uren isurirako eta beste bat garbitokietako isurirako; komunetatik heldu den isurirako, berriz, dekantagailu batek eta aireztapen luzeko erreaktore batek osatutako sistema bat dago. Jatetxeko hondakin urek 1.500 m³-ko bolumena dute urtean, gehienez, eta tratatuko dira dekantagailu batek eta aireztapen luzeko erreaktore batek osatutako sistema batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2108520