143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2021eko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak Udalaren 2021eko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Orotz-Betelun, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2109207