143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

5/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2021eko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Udal honek 2021eko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2109245