142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoien lanpostu bat betetzeko,
oposizio bidez. Izendapen proposamena

Gidari-peoien lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian (Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzurako), epaimahaiak Oscar Sanz Cortes izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia argitaratu zen 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2021eko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2109481