135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean ikastetxe publikoetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez
emateko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 566945.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/566945).

a) Onuradunak: ezarritako baldintzak betetzen dituzten Orkoiengo auzotarren familia-unitateak.

b) Xedea: arrazoi ekonomiko edo sozialengatik elikadura bermatu ezin duten familietako adingabeen elikadura nahikoa bermatzea, familia-kontziliazioa erraztea, gurasoen lan-ordutegia eta seme-alaben arreta bateragarri egiteko aukera emanez bazkaltzeko ordutegian, eta desegituratutako eta dieta oso eta orekatu baten beharra duten familia-guneetako haurrek jantokian parte hartzen laguntzea, bai eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzea ere, jantokiko esperientzia partekatuz berdinak direnekin.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: osagarria izanen da beste administrazio publikoen edo ente publiko nahiz pribatuen aldetik xede bertsuarekin etortzen diren beste laguntza edo bekekin, eta ez da eskola jantokiaren tarifaren %45 baino handiagoa izanen.

e) Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Orkoienen, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2108893