121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2021eko karga-tasak

Genevillako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin ohiko bilkuran, bildutako guztiak bat etorrita, honako hau ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Lurraren kontribuzioa:

  • Hiri-kontribuzioa: %0,25.
  • Landa-kontribuzioa: %0,54.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Genevillan, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2107727