121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan aprobetxamenduaren 2. enkatea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

• Alderdiak: Amekurrun, Ameztxoko eta Zerradoko borda.

• Espeziea: Q. rubra (amerikarra), P. x hybrida (platanoa), P. nigra (larizio), P. menziesii (Douglas), L. kaempferi (alertzea), P. radiata (intsinis), C. sativa (gaztainondoa), R. pseudoacacia (akazia).

• Bolumena: 274´20 m³ zur eta 332´95 m³ enbor txiki.

• Oin kopurua: 877´00.

• Mozketa-mota: mozketa, klara eta haize bidezko eraisketak.

• Hasierako prezioa: 10.650´47euro, BEZa kanpo.

• Aurkeztu beharreko %2ko behin-behineko bermea: 213´01 euro.

Proposamenak Arantzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko maiatzaren 28ko 14:00ak baino lehen.

Plegu ekonomiko-administratiboak zein plegu teknikoak edonoren eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udaleko web-orrian (www.arantza.eus).

Arantzan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2107715