119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1717E/2021 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, honako honen I. eranskineko 6. oinarria aldatzen duena: 1035E/2021 Ebazpena, martxoaren 4koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, irabazi-asmorik gabeko toki erakundeei, fundazioei, kooperatibei eta elkarteei 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena, osasuna sustatzeko programetarako.

Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 1035E/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen toki entitateei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei osasun programetarako dirulaguntzak emateko deialdia, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era arte doan aldirako. Deialdia 2021eko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ekoan.

Aipatu ebazpenaren I. eranskineko 6. oinarrian ezartzen denez, deialdi horretan aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko, Ebaluazio Integratuko Batzordea eratuko da, eta deialdian aipatzen diren pertsonek osatuko dute. Pertsona horien artean, Elena Antoñanzas Baztán Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua egonen da, pazienteen eta senideen elkarteentzako eta GIB-HIESari buruzko programarako dirulaguntzak ebaluatuko dituena; eta, beharrezkoa bada, ordezkoa María Fe Idoate Cervantes Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua izanen da.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 40E/2021 Foru Aginduaren bidez, Estrella Miqueleiz Autor andrea izendatu zen GIB/HIESari buruzko programaren Nafarroako koordinatzaile. Haren eginkizunen artean, GIBa prebenitzeko erkidegoko erakundeei dirulaguntzak emateko urteko deialdietan parte hartzea eta deialdi horiek gainbegiratzea daude, eta proiektuak baloratu, txosten loteslea aurkeztu eta dirulaguntzen proposamenei buruzko informazioa emanen du.

Horregatik, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko buruak proposatu du aipatutako oinarria aldatzea, Elena Antoñanzas Baztán andrearen ordez, Estrella Miqueleiz Autor izenda dadin Ebaluazio Batzordeko kide, GIB-HIESak eragindako infekzioari buruzko programarako egiten diren eskabideak ebaluatzeko; eta, beharrezkoa bada, ordezkoa María Fe Idoate Cervantes andrea izan beharrean, Elena Antoñanzas Baztán izenda dadin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 1035E/2021 Ebazpenaren I. eranskineko 6. oinarria aldatzea (horren bidez, irabazi-asmorik gabeko toki erakundeei, fundazioei, kooperatibei eta elkarteei 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean dirulaguntzak emateko deialdia onesten da, osasuna sustatzeko programetarako) eta honela idatzita uztea:

«6.–Eskaerak ebaluatzeko kide anitzeko organoa.

Ebaluazio batzorde bat osatuko da, kide hauek izanen dituena:

–María José Pérez Jarauta andrea, Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuko burua, batzordeburua izanen dena. Beharrezkoa bada, ordezkoa Aranzazu Legarra Zubiría izanen da, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.

–Rosa Múgica Martínez andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, osasun prebentziorako eta sustapenerako programetarako dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Nerea Egües Olazabal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–María Visitación Mateo García andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, adikzioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa María Teresa Calvo Yanguas andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Joseba Huarte Guerra jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean adikzioen prebentziorako programetarako dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rebeca Germán Almagro andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Fermín Castiella Lafuente jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko programen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Nerea Egües Olazabal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Asunción Roldán Arróniz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa, komunitatean hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rocío Ibáñez Espinal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Rebeca Germán Almagro andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko gizarte-langilea, ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Joseba Huarte Guerra jauna izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Josune Isturiz Beorlegui andrea, Gizarteratzeko eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko teknikaria, Eskubide Sozialetako Departamentuko kide gisa. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Tomás Gogorcena Aoiz jauna izanen da, Gizarteratzeko eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atala.

–Estrella Miqueleiz Autor andrea, GIB-HIESari buruzko programaren Nafarroako koordinatzailea, GIB-HIESak eragindako infekzioari buruzko programarako dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Elena Antoñanzas Baztán izanen da, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua.

–Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, pazienteen eta haien ahaideen elkarteentzako dirulaguntzen aldetik. Ebaluazio Batzordeko idazkaria izanen da. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa María Fe Idoate Cervantes andrea izanen da, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

Ebaluazio Batzordeak eskaerak baloratu eta dirulaguntzak eman eta ukatzeko proposamena aurkeztuko du, instrukzio unitate bakoitzak emandako txostena ikusita. Unitate horiek lehenengo balorazioa eginen dute, ez loteslea, 7. oinarrian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabiliz.

Ebaluazio Batzordeak proiektuak ebaluatu eta bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko argibide osagarriak eskatzen ahalko ditu, eta diruz lagundutako jardueraren gaineko frogagiri guztiak eskuratzen ahalko ditu.

Batzorde horren proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz».

2. Ebazpen hau Ebaluazio Batzordeko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2106271