117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurraren okupazioa, 1. poligonoko 1309. lurzatian.
Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan eta Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza indardunaren 59. artikuluan ezarritakoarekin bat:

“1.–Hasiera batez onestea 1. poligonoko 1309. herri-lurzatian 3.405,62 metro koadro okupatzea Áridos Gorsam SLk agregakinak ateratzeko jarduerak egiteko (harea eta legarrak erauztea eraikuntzarako). IFK: B31932957; egoitza soziala: Ángel Arina kalea 1, Albergueria industrialdea, 31230 Viana.

2.–Onestea okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

4.–Espedientea Foru Komunitateko Administrazioak onetsi beharko du.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2107305