115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Zabaltzako Udalak, 2019ko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen lur-ondasunen balorazio txostenaren proiektua.

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunez, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Zabaltzako Udalaren Idazkaritzan eta www.zabalza.es web-orrian, interesdunek kontsulta dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Arraitzan, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2106511