115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021eko udal tasen eta prezio publikoen tarifak. Onespena

2020ko azaroaren 24ean Udalak egindako ohiko bilkuran, ondorengo erabakia onartu zuen:

1. 2021erako jarraian adierazten diren udal tasa eta prezio publikoen tarifen eranskina onartzea, 2020ko baldintza berberetan:

–Saneamendu kanona:

  • Nilsak 2021erako jartzen duen tarifa.

–Agiriak eman eta tramitatzeko tasak:

  • Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
  • Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
  • Fotokopiak Koloretan DIN A4: 0,50 euro.
  • Fotokopiak Koloretan DIN A3 : 1,00 euro.
  • Planoen fotokopiak (katastroa, arau subsidiarioak eta bestelakoak): 1,00 euro.
  • Zedula partzelarioak: 2,00 euro.
  • Faxa, jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.
  • Faxa, bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko): orri bat 1,50 euro; bi orri 3,00 euro; eta hirugarren orritik aurrera 1,00 euro orri bakoitzeko.
  • Faxa, bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko):Orri bat 2,00 euro; bi orri 4,00 euro; eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko.
  • Ziurtaginiak: 2,00 euro.
  • Artxiboa kontsultatzea behar duten ziurtagiriak: 8,00 euro.
  • Errezibo bikoizketak: 1,50 euro.
  • Arma txartelak: 4,00 euro.
  • Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea: 15,00 euro.
  • Ezkontza zibilak: bi ezkonkideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean: 120,00 euro.
  • Ezkontza zibilak: ezkonkideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 70,00 euro.
  • Jarduera sailkaturako baimena: 30,00 euro.
  • Irekiera baimena: 30,00 euro.
  • Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60,00 euro.

–Belar tasa eta zakurrak:

  • 2020 urteko kuota aplikatuko da.

–Udalaren atzerako hondeamakina erabiltzeagatiko prezio publikoa:

  • 122,00 euro eguneko gehi gasoila.

–Herri-lurren aprobetxamendu tasa:

  • 2020. urteko kuota aplikatuko da.

–Udal gimnasioaren erabilera:

  • Pertsona bakoitzeko 25,00 euro urtean.

2. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2107702