109. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Parke eolikoen aurretiazko administrazio-baimenaren
eta ingurumen-ebaluazioaren eskaerari buruz emandako informazio osagarria jendaurrean jartzea, parke eoliko hauetarako eta haiekin loturiko energia ateratzeko azpiegituretarako: “Valentuña” (100 MW), “Lorbes” (50 MW), “Salto del Lobo”
(100 MW), “Miramón” (72 MW) eta “Sangorrín” (100 MW).
Denak Zaragozan, Errioxan eta Nafarroan daude.

2021eko 50. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27koan, argitaratutako iragarkiaren bidez jendaurrean jarri zen parke eolikoen aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-ebaluazioaren eskaerari buruz emandako informazio osagarria parke eoliko hauetarako eta haiekin loturiko energia ateratzeko azpiegituretarako: “Valentuña” (100 MW), “Lorbes” (50 MW), “Salto del Lobo” (100 MW), “Miramón” (72 MW) eta “Sangorrín” (100 MW). Denak Zaragozan, Errioxan eta Nafarroan daude.

Parke eoliko horien sustatzaileak, geroago, informazio osagarria aurkeztu du; alegia, eskaera egitean aurkeztu zituen abifaunari buruzko azterketen osagarriak diren beste azterketa batzuk.

Beraz, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluek ezartzen dutenaren ondorioetarako, informazio osagarri hori jendaurrean jartzen da, zeina aditzera ematen baita, orok jakiteko eta informazio hori aztertu ahal izateko, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuak Zaragozan duen Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Nuestra Señora del Pilar plaza 13, 50071, Zaragoza) eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), edo Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Gran Vía kalea 49, 26071, Logroño). Esteka hauetan ere kontsultatzen ahal da:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

https://www.mptfp.gob.es/eu/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/larioja/proyectos-ci/Proyectos.html

Egokitzat jotzen diren alegazioak arlo horietan aurkezten ahalko dira euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkaritza horien Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez https://rec.redsara.es edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 30ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2107073