106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

140/2021 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, epe bat ezartzen duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kontratazio zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek beren merezimenduak egunera ditzaten.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskribatzeko eskaeren hurrenkera ezartzeko, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak baloratuko dira, zerbitzu urte bakoitzeko puntu 1 emanez, edo proportzioan dagokiona.

Merezimenduen eguneratzeari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2021eko apirilaren 30a da. Beraz, ordura arte egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ofizioz egiaztatuko ditu.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz (foru dekretu horren bidez aldatu zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua),

EBAZTEN DUT:

1.–Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epea ezartzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan inskribaturik dauden izangaiek aukera izan dezaten 2021eko apirilaren 30era arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak egiaztatzeko.

Horretarako jarraibideak webgune honetan kontsulta daitezke: www.empleosalud.navarra.es.

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ofizioz egiaztatuko baititu. Beraz, izangaiek ez dituzte horrelakoak aurkeztu beharko.

Goian aipatutako epean aurkeztutako zerbitzualdien eguneratzeak 2021eko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko apirilaren 9an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Ángel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F2105712