10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

6/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituaren bidezkoa. Behin betiko onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontuan 6/2020 aldaketa egiteko espedientea (aparteko kreditua).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2020ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen batzarrak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Gastuen goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2318 6250002

Altzariak erostea, COVID-19

3.000,00 euro

GUZTIRA

3.000,00 euro

Aurreko kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida honen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

9200 6410001

Administrazio elektronikoaren aplikazioa

3.000,00 euro

GUZTIRA

3.000,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2100314