80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aldaketa, Udal hilerria eta hura erabiltzeko
eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak
arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal hilerria arautzen duen ordenantzan.

Bukatu da jendaurreko epea, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18koan, eta Udalaren iragarki-taulan, eta epe horretan inork ez du aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik.

Beraz, behin betikoa bihurtu da hasierako onespena, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen dira argitara aldatutako artikuluak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Esprontzedan, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

TESTU ALDATUA

1.–Ehorzketak:

a) Esprontzedako Udalean erroldatutakoak, gutxienez urtebete lehenagotik: salbuetsiak.

b) Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

2.–Hobitik ateratzea:

Hilerriko hilobi guztietan: zerbitzuaren kostua.

3.–Gorpuzki erraustuen ontziak ehorztea:

a) Esprontzedako Udalean erroldatutakoak, gutxienez urtebete lehenagotik: salbuetsiak.

b) Aitzineko apartatuko kasuan ez dauden guztiak: zerbitzuaren kostua, halakorik bada.

4.–Gorpuzki erraustuen ontziak hobitik ateratzea:

a) Hilerrian gisa honetan hobitik ateratzen diren guztiak: zerbitzuaren kostua, halakorik bada.

Iragarkiaren kodea: L2004223