8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxalarko Udalak, 2019ko abenduaren 19an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea Etxalarko Udaleko langileendako 2020ko lan egutegia, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen. Orobat ezarri da zein izanen diren 2020ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, honako egun hauek hartuko dira lanik gabekotzat (udal bulegoak itxita egonen dira): 2020ko otsailaren 24a, martxoaren 20a eta abenduaren 4a.

3.–Baliogabetzat jotzea, 2020an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta akordio honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

4.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1916681