73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, euskarako eskakizuna duen liburutegiko laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Lekunberriko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaprobetan oinarritutako oposizio-lehiaketaren bidez, euskarako eskakizuna duen liburutegiko laguntzailearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratatuarekin.

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskura ditzakete Udalaren www.lekunberri.eus helbidean eta egoitza elektronikoan.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Lekunberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Alde Zaharra, 41 - 31870 Lekunberri) 09:00etatik 14:00ak bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2020 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Lekunberrin, 2020ko martxoaren 20an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004118