2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Torres del Rioko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Kreditu transferentzia eta kreditu-gehigarria dira.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Torres del Rion, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L2003245