50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Pedro Luis Carnicero de la Fuente arkitektoak idatzitako xehetasun-azterketa, elkargo-onespenik gabekoa, 2019ko abendukoa, Sociedad de Inversiones Valcarce SAk sustatua, aurreko xehetasun-azterketa indarrik gabe uzten duena. Azterketa horrek Ribaforadako 3. poligonoko 538. eta 70. katastro-lurzatiei eragiten die (A-68 autobiaren aurrean daude, 105,600 PK-an, Ribaforadako udal-mugartean) eta helburua du eraikingintzaren gehieneko lerrokadurak finkatzea 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan eta eraikinen bolumenen konposizioa antolatzea udal plan orokorrean ezarritako baldintzen arabera, UPOean ezarritako gehieneko garaiera 15,75 metrotan mantenduz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Ribaforadan, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2002840