50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Esprontzedako Udaleko alkate udalburu Lizhet Jhoana Cerpa Paredes herritik kanpo egonen da 2020ko otsailaren 21etik 29ra.

Hortaz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Verónica Irisarri Valenciaren esku uztea, 2020ko otsailaren 21etik 29ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetze hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Eskuordetze honek otsailaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da.

Esprontzedan, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2002642