48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko otsailaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Leitzan, 2020ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2002989