48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 10., 2.1.5 eta 11. artikuluak aldatzea eta 12. artikulua sartzea Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Erabakiaren azalpen-zatian ezarri bezala gelditu dira idatzirik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Halaber, onesten da jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten establezimendu berriak ezartzeko hirigintza lizentziak etetea, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70. artikuluan xedatutakoaren arabera, harik eta aldaketa hau behin betiko onetsi arte, eta agintzen da etendura Nafarroako Aldizkari Ofizialaz gain, gutxienez Foru Komunitatean editatutako egunkarietan argitaratzea. Behin betiko onespena ez bada bi urteko gehieneko epean gertatzen, etendura azkenduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2003031