48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez ezartzen da zein izanen den, ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren barnean, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Ebazpen hori 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan. III. eranskineko estekaren testuak ez du osotara azaltzen haren edukia eta, beraz, zuzendu egin behar da.

“Batxilergoan izena emateko eskabidea. 2020-2021 ikasturtea (PDFa)” dioen tokian, esan behar du: “Batxilergoan eta DBHn izena emateko eskabidea. 2020-2021 ikasturtea (PDFa)”.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2003584