2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
2020rako zerga-tasak eta tasak
Kasedako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2020an indarra izanen duten zerga-tasetan eta tasetan.
Argitara eman zen 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi dira 2020an indarra izanen duten zerga-tasak eta tasak.
Hauek izanen dira 2020rako onetsitako zerga-tasak eta tasak:
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,33.
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,77.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga: kuotari %1,40ko udal errekargua jartzea.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %4, salbu eta Nasuvinsak tramitatzen dituen birgaitze proiektuak eta alde zaharrean daudenak, %2 ordainduko baitute.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak onetsi dira.
–Karga-tasa: %12.
Herri-lurzatiak: KPIaren gorakada 2019ko prezioen gainean.
Uraren horniduraren tasa. Gutxienekoa (24 m kubiko): 12 euro lauhilekoan. Hortik gora: 0,55 euro/metro kubikoa. Tarifari gaineratuko zaio BEZa.
Estolderia tasa: 23 euro. Tarifari gaineratuko zaio BEZa. Kontagailurik ez badute, zenbatekoa 8 euro izanen da.
Ur sareari lotzea: 90 euro.
Kalez kaleko salmenta:
–Saltoki bakoitzeko: 9 euro.
–Urtekoa, astebeteko maiztasunarekin: 332 euro.
–Urtekoa, hamabost eguneko maiztasunarekin: 163 euro.
–Urtekoa, hilabeteko maiztasunarekin: 84 euro.
Hilerriko nitxoak: 1.100,00 euro.
Kolunbarioak: 320 euro.
Lurpeko ehorzketak (aldi baterako kontzesioa): 320 euro.
Udal igerilekuetan sartzeko tasa:
–16 urtetik gorakoak (denboraldiko abonamendua): 50 euro.
–16 urtetik gorakoak (hilabeteko abonamendua): 40 euro.
–16 urtetik gorakoak (eguneko sarrera): 5 euro.
–65 urtetik gorakoak eta 16tik beherakoak (denboraldiko abonamendua): 28 euro.
–65 urtetik gorakoak eta 16tik beherakoak (hilabeteko abonamendua): 25 euro.
–65 urtetik gorakoak eta 16tik beherakoak (eguneko sarrera): 3 euro.
–3 urtetik beherakoak (denboraldiko abonamendua): doan.
–3 urtetik beherakoak (hilabeteko abonamendua): doan.
–3 urtetik beherakoak (eguneko sarrera): doan.
Pilotalekurako fitxak: 1,50 euro.
Kopiak eta fotokopiak: 0,20 euro A4n.
Inprimatzea: 0,10 euro.
Agirien konpultsa: 0,4 euro/orria.
Aldeak eskatuta emandako ziurtagiria: 1,50 euro.
Faxez igortzea: 0,80 euro (4 orri arte). 0,20 euro (5. orritik aurrera).
Kasedan, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Cesar Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2002558