46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdi publikoa, Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolan eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu finkoarekin. Idazketa argigarria

Zangozako Udalak, 2020ko urtarrilaren 13ko Gobernu Batzarrak erabakita, oinarriak onetsi ziren lan-kontratu finkodun langilea hautatzeko xedez, “Juan Francés Iribarren” Udal Musika Eskolako eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko beharrezkoa baita.

2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, argitaratu oinarrietan bazeuden zenbait atal ez zeudenak behar bezain besteko zehaztasunez idatzita. Tokiko Gobernu Batzarrak erabakita, atal horien idazketa berria onetsi zen otsailaren 24an, eta argitara ematen da:

1.–Argibideak oinarrien idazketari buruz.

Deialdiaren 6.1 “Lehiaketaldia” atalean, esperientziari dagokionez, honako hau jartzen zuen:

–Esperientzia: gehienez ere 4 puntu atal honetan.

Eskolazain lanean emandako zerbitzuengatik: puntu 1 lan egindako bi urte bakoitzeko (gehienez ere 4 puntu).

Paragrafo horretarako onetsitako idazketa berria honako hau da:

–Esperientzia: gehienez ere 4 puntu atal honetan.

Ikastetxeetan eta musika eskoletan eskolazain lanean emandako zerbitzuengatik: puntu 1 lan egindako bi urte bakoitzeko (gehienez ere 4 puntu).

Deialdiaren 6.2 “Oposizioaldia” atalean, bigarren ariketari dagokionez, honako hau jartzen zuen:

6.2.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.

Word eta Excel programa informatikoetako oinarrizko mailako proba bana eginen dira.

Ariketan gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira, 5 puntu gehienez Word programari buruzko ariketan eta beste bost, gehienez, Excel programari buruzkoan. Bazterturik geratuko dira ariketa bakoitzean gutxienez 2,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horren gehieneko iraupena finkatuko du.

Paragrafo horretarako onetsitako idazketa berria honako hau da:

6.2.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.

Word eta Excel programa informatikoetako oinarrizko mailako proba bana eginen dira. 2003 edo 2010 bertsioen artean hautatzen ahalko da.

Ariketan gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira, 5 puntu gehienez Word programari buruzko ariketan eta beste bost, gehienez, Excel programari buruzkoan. Bazterturik geratuko dira ariketa bakoitzean gutxienez 2,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horren gehieneko iraupena finkatuko du.

2.–Eskabideak aurkezteko epe berria: Aurrekoaren ondorioz, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu da, eta 30 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2020ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2003041