2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Sartagudako Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.
Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.
Hona hemen onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1.–Zuzeneko zergak: 288.940 euro.
2.–Zeharkako zergak: 30.000 euro.
3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 136.100,64 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 935.452,53 euro.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 48.830 euro.
Guztira: 1.439.323,17 euro.
GASTUAK:
1.–Langileria gastuak: 414.091,88 euro.
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 540.487,77 euro.
3.–Finantza-gastuak: 100 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 91.050 euro.
6.–Inbertsio errealak: 393.593,52 euro.
Guztira: 1.439.323,17 euro.
Sartagudan, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Ignacio Eguizabal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2002435