43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

114E/2020 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, abenduaren 26ko 4094E/2019 Ebazpena aldatzen duena.

Abenduaren 26ko 4094E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren batik bat lanean ari direnei eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotuta daudenei zuzendutako 2020ko prestakuntza programak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Deialdiaren bi oinarrietan paragrafo bana falta dela atzeman da.

13. oinarria gauzatzeari eta hasiera jakinarazteari buruzkoa da, eta 5 atal ditu. Beste bat gaineratu da:

13.6. Entitateek aldaketak egiten ahalko dituzte prestakuntza jardueretan, baldin eta horien ondorioz balorazio fasean lortutako puntuazioa gutxitzen ez bada. Entitateak aldaketa horien berri eman behar die Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuari prestakuntza jarduera hasi baino 15 egun lehenago beranduenez, aldaketak egin eta gero lortutako puntuazioaren justifikazioarekin batera.

15. oinarria dirulaguntzaren justifikazioari eta ordainketari buruzkoa da, eta 9 atal ditu. Beste bat gaineratu da:

15.10. Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, eta arrazoia lana, beka edo lanetik kanpoko praktikak aurkitzea ez bada, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %10enak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 26ko 4094E/2019 Ebazpena aldatzea, azalpen zatian ezartzen den moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta entitate interesdunei jakinaraztea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2002929