43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55E/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Toki entitateentzako dirulaguntzak langabeak kontratatzeagatik.” DDBN identifikazioa: 494871.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ra luzatutako 2019ko gastu aurrekontuaren kargura gastu hau baimentzea: Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 251/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek, eta 494871 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. Gastua 4.000.000 eurokoa da eta 2020ra luzatutako 2019ko gastu aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura ordainduko da.

2. Aurreko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatu den 2019ko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 800.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

1.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2002168