42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2020ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, 2020ko plantilla organikoa berriz ere argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta behin betiko onetsirik geldituko da.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Zuñigan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2002143