42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Errenta bermatua jasotzen dutenak kontratatzeko dirulaguntzak”. DDBN identifikazioa: 494414.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ra luzatutako 2019rako gastu aurrekontuaren kargura gastu hau baimentzea: errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek, eta 494414 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. Gastua 200.000 eurokoa da eta 2020ra luzatutako 2019rako gastu aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura ordainduko da.

2. Aurreko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatu den 2019ko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 40.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2002167