40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35E/2020 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita honako dirulaguntza hauek emateko deialdiaren gasturako: “Dirulaguntzak, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko”. DDBN identifikazioa: 493716.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea, 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuaren kargura, dirulaguntza batzuk emateko gasturako, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek (493716 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean), 650.000 euro, 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuko partida honen kargura: “Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak bazkideak egiteko” izeneko 950001 96100 4709 241200 partida.

2. Aurreko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatu den 2019ko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 65.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2001998