40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarra 2020ko ekitaldirako.

Behin betiko onetsi da Udalaren 2020ko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 20an.

a) San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 778.740,70 euro egiten baitute) eta diru-sarrerak (osotara 778.740,70 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 24.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 754.640,70 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 778.740,70 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 695.884,70 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 75.856,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak: 3.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 778.740,70 euro.

San Adrianen, 2020ko otsailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Sara Díaz Santolalla.

Iragarkiaren kodea: L2002328