36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, 2019ko abenduaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena 6/2019 aldaketa aurrekontu orokor eta bakarrean. (Kreditu-gehigarriak poliziaren ordainsarietarako, enplegu planerako, montepiorako eta OGZ mankomunitatearen ekarpenerako). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Zenbatekoa: 74.412,00 euro.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 4.312,00 euro.

3. kapitulua.–Zenbatekoa: 23.726,00 euro.

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 4.755,00 euro.

Guztira 107.205,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 107.205,00 euro.

Berriozarren, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2002036