291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentzia ematea

Bete dadin xedaturik dagoena martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56.2 artikuluan (foru lege horrek hizpide du Ingurumena Babesteko Esku-hartzea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 71.2 artikuluan, aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, jarduerarako lizentzia bat ematen dela, honako ezaugarri hauek dituena:

Lizentzia eman den eguna: 2020ko urriaren 14a.

Sustatzailea: Ega Perfil SL.

Jarduera: industrian ekoitzitako metalezko profilak biltegiratzeko jarduera sailkatua. Orain dagoen nabeari biltegi bat erantsiko zaio.

Tokia: Villatuertako Los Castaños etorbidea 15 (1. poligonoko 1826. lurzatia).

Villatuertan, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2014667