2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
GASTUAK: | GUZTIRA: | 61.800,00 euro |
Aparteko kredituak: | 61.800,00 euro |
1 1650 60906 Nardoze Andurrako argiteria publikoa | Partida berria | 8.500,00 |
1 4500 60907 Banda zabalaren hedapena, 1. fasea | Partida berria | 19.500,00 |
1 4500 60908 Banda zabalaren hedapena, 2. fasea | Partida berria | 22.500,00 |
1 4500 60909 Banda zabalaren hedapena, 3. fasea | Partida berria | 10.000,00 |
1 9200 60910 Administrazio elektronikoa, 2 fasea | Partida berria | 1.300,00 |
FINANTZAKETA: | GUZTIRA: | 61.800,00 euro |
Diru-sarrera berriak: | 47.320,00 euro |
1 750501.–Nafarroako Gobernua, libreki erabakitzekoa | Partida berria | 16.518,00 |
1 750502.–Nafarroako Gobernua, COVID-19aren ondoriozko funtsa | Partida berria | 24.991,00 |
1 750503 Nafarroako Gobernua, administrazio elektronikorako dirulaguntza | Partida berria | 750,00 |
1 750504 Nafarroako Gobernua, efizientzia energetikorako dirulaguntza | Partida berria | 5.061,00 |
Gastuen beheititzea: | 14.480,00 euro |
1 4140 60905 Bideen konponketa | Gastu-partidaren beheititzea | 4.000,00 |
1 4121 62100 Basolanak | Gastu-partidaren beheititzea | 10.480,00 |
Urraulbeitin, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L2014476