288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea entitate honen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2014868