288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROL

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2020ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, erregelamenduzko eta legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Figarolen, 2020ko azaroaren 25ean.–Kontzejuko burua, Rafael Martínez Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L2014434