288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

2020ko aurrekontuko 1., 2., 3. eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Eulzko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 1etik 4ra bitarteko aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Eultzen, 2020ko azaroaren 23an.–Kontzejuko burua, Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2014317