288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan (2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa), xedapen iragankor bat erantsiz.

Aurreko erabakia argitaratu zen 2020ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, eta ondotik iraganda hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea, eta ez denez aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, onetsitzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen du Nafarroako Toki Administrazioa), eta xedatzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Andosillan, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

XEDAPEN IRAGANKORRA

“2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta 2020ko abenduaren 31 arte, kendu egiten dira eremu publikoa okupatzeagatiko tasak, ostalaritzako terrazei dagozkienak, zeinak jaso baitira 8. artikuluan, Eremu publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan”.

Iragarkiaren kodea: L2014459