280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

29/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzen duen espediente bat, 29/2020 zenbakikoa eta aparteko kredituaren bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia, 2020ko urriaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Aparteko kreditua:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

34202 6320002

Inbertsioa Burunda pilotalekuan

106.581,64

GUZTIRA

106.581,64

Kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida honen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

51.632,72

7508012

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza Burunda pilotalekuko obra egiteko

54.948,92

GUZTIRA

106.581,64

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014087