279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2021erako zerga-tasak

Urrotz-Hiriko Udalak, 2020ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, 2021eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • 1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
  • 2.–Karga-tasa: %20.

–Lurraren kontribuzioa:

  • Karga-tasa: %0,25.

Urrotz-Hirian, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2014229