279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Oteitzan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2014100