279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. Artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

50.065,00 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

1.200,00 euro

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

1.700,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

75.704,00 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

20.108,00 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

148.777,00 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

15.055,00 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

79.305,00 euro

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

320,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

31.179,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

4.700,00 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

18.218,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

148.777,00 euro

Adiosen, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2014226