2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
4 erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko indize zuzentzaile berrien onespena
2020ko azaroaren 11n, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 598/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
“2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak 2019ko azaroan zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: “2020ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan”.
235. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko urriaren 9an, Atarrabiako balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.
Horren guztiaren arabera,
EBATZI DUT:
1.–2020ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Atarrabiako udalerrian.
–Aldatuko den indizea: 0,68.
–Indize berria: 0,65.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
3.–Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari jakinaraztea”.
Iruñean, 2020ko azaroaren 11n.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2013575