277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2021erako karga-tasak

Zizur zendeako Udalak, 2020ko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, garatuz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehenbizikoa.–Karga-tasa ezartzea lurraren kontribuziorako: %0,21. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur zendeako Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Gazolatzen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2013556