277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 242. lurzatian.
Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2020ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasierako onespena ematea lurzatiaren okupazioa aldatzeko Jesús Aizpun Azpilicuetak sustatu duen xehetasun-azterketaren proiektuari.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Arruazun, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2013693