273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

22D/2020 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “ASEPRODEN-Asociación Empresarial de Prótesis Dental de Navarra” izeneko enpresa elkartea eratu dela (gordailu zenbakia: 31100049).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Miguel Mingo Miguel jaunak egin zuen, ASEPRODENen izenean, 31/2020/000070 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Estatutuak eta eraketa akta honako hauek sinatuta daude, guztiak sustatzaile diren aldetik: Andres Lameiro Couso jauna, Emilio Leonisio Barrado jauna, César Ezquieta Iturralde jauna, Eduardo González Aguado jauna, Irene Puyada Berraondo andrea, Luis Roberto Nausia Garzón jauna eta Javier Cambra Gracia jauna.

Aditzera ematen da erakundearen helbidea CEN-Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren egoitzan ezartzen dela, Uharte Doktorearen kaleko 3an (31003, Iruña, Nafarroa). Lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta eremu funtzionala, estatutuen lehen artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko azaroaren 7an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2013366