273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontzak egiteko

Iturmendiko alkateak, 2020ko urriaren 28an, 82/2020 Ebazpena eman zuen.

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa. Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedaturikoa, EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun orok jakin dezan.

Iturmendin, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2013226