273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2021erako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko zerga-tasa hauek onestea 2021eko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Hirilurrak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdi guztietan. Karga-tasa bakarra: %15.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Gasaren prezio publikoa: sartzen diren erabiltzaileak: 1.472,25 euro gehi 2020ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek para daitezke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2020ko azaroaren 6an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2013321