6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
OLAZTI
Lur-ondasunen gaineko 2020ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2020ko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2020ko azaroaren 12tik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abenduaren 2an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.
Olaztin, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2013323